Ertzaintzak kilo erdi bat kokaina eta munizioa aurkitu ditu Santurtziko taberna batean

0

Joan den larunbatean Ertzaintza garai batean taberna izan zen eta jabeak orain etxebizitza moduan eta substantzia sorgorgarriak saltzeko gune gisa erabiltzen zuen lokal batean sartu zen miatzeko asmoz.

Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzuak jakitera eman zuenez, joan den ostegun arratsaldean 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Santurtzin droga-trafikoa eta armak zilegi ez den moduan edukitzea leporatuta. Atxilotu zuten unean banakako dositan saltzeko prestatutako 50 gramo kokaina, pistola detonatzaile bat eta dirua aurkitu zizkioten.

Geroago, gizonezkoa bizi den lokalean sartu eta miaketa egiteko epailearen agindua eskatu eta eskuratu ondoren, agenteek bostehun eta berrogeita hamar bat gramo kokaina eta nahasteko substantzia, 150 gramo, aurkitu zituzten, bai eta kalibre ezberdinetako munizioa ere.