AZTIk web-mintegi programa bat antolatu du osasun-larrialdiak elikaduraren sektorean izan duen eraginari aurre egiteko

0

AZTI itsas katean eta elikaduran espezializatutako zentro teknologikoak, elikaduraren sektorearekin lotutako ordezkari eta erakunde garrantzitsuekin lankidetzan, doako web-mintegien programa bat antolatu du, krisiaren ondorio negatiboak arintzen eta etorkizunari buruzko ziurgabetasuna murrizten lagunduko duten ideia berriak emateko.

Web-mintegien programa hau gaur hasiko da sektoreko enpresa txiki eta ertainentzako erronka handienetako bat aztertuko den lehen saioarekin, hala nola likidezia falta eta finantziazio beharra. Lehen Saioa Rogelio Pozok, Aztiko zuzendari nagusiak aurkeztuko du eta Jesus Suarez, Bankoako kontseilari ordezkariak eta Patxi Lasaosa, Bankoako Nazioarteko Negozioko zuzendariak parte hartuko dute. Gaurko saioan sektorearen errealitateari egokitutako ikuspegi finantzariotik eta enpresa batek bere beharrak, epe labur eta ertainean, beteko dituen finantza-sistema sendo bat izateko izan ditzakeen aukerak aurkeztuko dira.

Web-mintegiak maiatzeko ostegunero izango dira, 10:00etan, eta izena AZTIren webgunean ematea, doakoa da.

Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia erronka handia izan da elikagaien industriarentzat, banaketa-kanalentzat eta ostalaritza- eta jatetxe-sektorearentzat. Digitalizazioaren aldeko apustua egitea, merkataritza elektronikoa sendotzea eta finantzabideak berrantolatzea funtsezkoak izan daitezke egoera horri aurre egiteko.

Andoni Luis Aduriz, Mugaritz jatetxeko sukaldari eta Eurotoques elkarteko presidentea, Imanol Echeveste Angulas Aguinagako horeca kanaleko zuzendaria, Jesus Suárez Bankoako kontseilari ordezkaria eta Patxi Lasaosa Bankoako nazioarteko negozio zuzendaria, dira sektorearen etorkizunari buruz duten ikuspegia partekatuko duten hizlarietako batzuk.

Maiatzerako, erakundeak honako gai hauek lehenetsi ditu: elikagai-enpresaren likidezia eta finantzaketa kudeatzeko formulak, horeka-sektorearen berreskurapenarako erronkak, e-commerce-aren garrantzia eta elikagai-enpresen digitalizazioari aurre egiteko gakoak, hornidura-katetik hasi eta kontsumitzaileekiko konexiora arte.

Programa osoa kontsultatzeko eta izena emateko webgune honetara jo daiteke: https://www.azti.es/eventos.