Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko maila profesionalera sartzeko matrikulazio-epea zabaldu da

0

Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorio Profesionaleko maila profesionalera sartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik jarraituko du hilaren 16ra arte.

Maila Profesionalerako sarbidea eskatzeko bete beharreko dokumentazioa eskuragarri dago kontserbatorioaren webgunean.

Koronabirusari eusteko neurriak direla eta, eta Kontserbatorioa fisikoki ireki arte, honako mezu elektroniko hauetara bidal daiteke dokumentazioa: nceballos@barakaldo.eus, ejauregi@barakaldo.eus

Gure bulegoak aurrez aurreko arretarako ireki ondoren entregatu ahal izango da alarma egoeragatik aurkezterik ez dagoen dokumentazio guztia.

Gure bulego fisikoak itxita dauden arren,  honako telefono hauen bidez egin daiteke administrazio-arreta astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era: 944789560-944789561.

Probak egiteko aurreikusitako datak bere horretan utziko ditu oraingoz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, betiere osasun agintariek zer erabakiko zain. Aldaketarik balego, interesdun guztiei jakinaraziko zaie.