Ehorzketa eta errausketetan senide gehiago egon ahal izango dira Donostian

0

Konfinamenduaren arintze fase berriaren barruan, Donostiako Udalak Polloeko errausketa-labeko errausketetan eta Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietako ehorzketetan hildakoen senide eta lagunen bertaratzea baimendu du, orain arte baimendutako kopurua handituz. Hala, 15 pertsona gehienez egon ahal izango dira, segurtasun distantziak eta higiene neurriak errespetatuz eta betiere musukoak edo maskarak erabiliz.