Bilboko San Inazioko eta Zorrotzako udal kiroldegietako padel-zelaietako belar artifiziala aldatzeko lanak hasi dira

0

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak udal-entitatearen bidez, San Inazioko eta Zorrotzako udal-kiroldegietako 6 padel-zelaietan belar artifiziala aldatzeko lanak hasi ditu.

Lanak gaur hasi dira, maiatzaren 13an, eguaztena, San Inazioko instalazioetan, eta hango 4 padel-zelaiei ekin zaie. Behin kiroldegi horretako lanak amaitutakoan, Zorrotzakoan hasiko dira, eta, han ere, belar artifiziala aldatuko da 2 padel-zelaietan. Lanek 14 egun iraungo dutela jotzen da.

Bilboko Udalak 38.000 euro baino gehiago jarriko ditu hobekuntza lan horietarako.

Izan ere, Uriko Udalak konpromisoa hartuta dauka udal-kiroldegietako zerbitzuak eta instalazioak jagoteko eta hobetzeko, Bilbao Kirolak entitatearen bidez.