Dbus-ek ordutegi berriak ezarriko ditu maiatzaren 18tik aurrera

0

Deseskalatze prozesuari jarraituta, datorren astelenetik aurrera, maiatzak 18, Dbuseko zerbitzuak zabaldu egingo dira, COVID-19aren ondoriozko egoeragatik egindako doikuntzen ondoren.
Fase berri horretan,

  • lanegunetan, zerbitzua ematen ari ziren lineetan, hala nola 14, 16, 18, 19, 25 eta 26 lineetan, irteera orduak areagotuko dira,
  • kenduta zeuden lineetan, hala nola 31 eta 45 lineetan, zerbitzua ematen hasiko da.
  • 17, 29 eta 33 lineek egun osoan emango dute zerbitzua, orain arte ordu tarte batzuetan baino ez baitzeuden funtzionamenduan.
  • Dbusek jada zerbitzuaren %100 ematen ari da puntako orduetan hainbat lineatan, hala nola 5, 13, 17, 28, 40 eta 33 lineetan.

Hobekuntza horiekin, lanegunetan sarriago izango da autobus zerbitzua hiriko ia alde guztietan, hala nola Aieten, Altzan, Antiguon, Añorgan, Berion, Bidebietan, Erdialdean, Grosen, Herreran, Ospitaleetan, Igaran, Igeldon, Intxaurrondon, Larratxon, Loiolan, Martutenen, Miramonen eta Txomin Enean.

Era berean, larunbatetan eta igandeetan pasa den martxoaren 23an ezarri ziren ordutegiek jarraituko dute, 17 eta 45 lineak ere zerbitzuan jarrita.