Barakaldoko euskarazko mikrokontakizunen V. lehiaketako irabazleak

0

Mikrokontakizunen euskarazko V. lehiaketa barakaldarrak baditu irabazleak. Bi barakaldarrek eta bilbotar batek idatzi dituzte mezu labur onenak etxeko leihotik begira hitzekin. Edizio honek parte-hartze handia izan du, 196 kontakizun labur idatzi baitituzte. Horrek esan nahi du iaz baino 64 parte-hartzaile gehiago izan dela; orduan, 132 kontakizun jaso baitziren.

Lehen saria Barakaldon bizi den 37 urteko Yannick Vergarak jaso du, 200 euro irabazita. Bigarren saria, berriz, 150 eurokoa, 54 urteko Marta Abiega bilbotarrari egokitu zaio, eta hirugarren saria, azkenik, hau ere 150 eurokoa,  Barakaldon geratu da Eneko Garcia Nieto 24 urteko barakaldarrari esker.

Komunikazio, hizkuntza eta literatura alorretako profesionalek osatutako epaimahai aditu batek aukeratu ditu jasotako 20 kontakizun onenak eta, horien artetik aterako dira hiru irabazleak.  Saritutako kontakizunak Udaleko Euskara Sailak dituen gizarte-sareetan (Facebook, Twitter eta Instagram) argitaratuko dira : BarakaldoEuskaraz eta EuskaraldiaBarakaldo..