Donostiako Udala kirol ikastaroen eskaintza berezia prestatzen ari da udarako

0

Donostiako udalak, Donostia Kirolaren bidez, eskaintza berezi bat prestatu du uda honetarako: ikastaro eta plaza gutxiago eta hiru hilabeteko ikastaroak, uztailetik irailera. Guztira, jarduera desberdinetako 105 ikastaro eskaintzen dira (Pilates, indoor zikloa, tonifikazioa, latinzumba, GAP, TRX, padela…), 1.350 plazarekin.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek adierazi duenez, “egungo egoera dela eta, eskaintza murritzagoa egin behar izan da, areto berean ez baita ikastaro jarraiturik programatu, ikastaro bakoitzaren ondoren espazioa eta materialak desinfektatzeko”.

Gainera, ikastaro bakoitzeko plaza kopurua ere mugatu egin da (10 eta 15 pertsona bitarte areto bakoitzeko), eta gutxienez 4 m2 utzi dira ikastaroko ikasle bakoitzeko. Ibabek konfirmatu duenez, “jakina, osasun agintariek gomendatutako segurtasun neurri guztiak ezarri dira”.

Uda honetan hiru hilabeteko ikastaroak izango dira, uztailetik irailera, eta aprobetxatuko da udalaren kirol instalazioak ez direla aurten itxiko urteko geldialdi teknikogatik, osasun alertaren ondorioz itxita egon diren epean egin baitira lan horiek.

Ikastaro horietarako izen-emateak online egin daitezke ekainaren 5etik aurrera, ostiraletik aurrera, Donostia Kirolaren webgunetik zuzenean, edo, bestela, Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan, horiek berriro irekitzen direnean. Ikastaro guztien informazio zehatza donostiakirola.eus webgunean.