Lehendakariak minutu bateko isilunea egin du Covid-19ren ondorioz hildako pertsonen oroimenez

0

Lehendakariak minutu bateko isilunea egin zuen ostiral eguerdian Covid-19ren ondorioz hildako pertsonen oroimenez, koronabirusaren biktimak oroitzeko eta aintzatesteko dekretatutako 10 eguneko dolu ofiziala betetzen zenean. Iñigo Urkullurekin batera, Nekane Murga Osasun sailburua izan zen. Biek Galdakao-Usansolo Ospitaleko Transfusioen Euskal Zentroa eta Hematologia Laborategia bisitatu zituzten.