UPV/EHU, unibertsitateen munduko CWUR rankingean 358. postuan

0

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 358. postua lortu du Center for World University Ranking zentroak urtero egiten duen nazioarteko CWUR rankingean.

Erakunde horrek sailkapen akademiko ezagun bat argitaratzen du, munduko unibertsitateak irizpide objektiboen arabera ebaluatzen dituena: hezkuntzaren kalitatea, ikasle ohien enplegua, eta ikerketen ekoizpena eta ikerketaren errendimendua. Iritzi inkesta subjektiboak eta unibertsitate interesdunek eurek helarazitako datuak ez ditu aintzat hartzen.

Rankingak munduko 2.000 onenen sailkapena egiten du, 20.000 unibertsitate baino gehiago ebaluatu ondoren. Hori dela eta, munduko ranking akademiko handiena eta zehatzena da.