Donostiako Udalak edukiontzi marroia erabiltzeagatik hobariak itzuliko ditu

0

Zaborren tasari dagokion hobaria itzuliko du Donostiako Udalak. Hau da, bosgarren edukiontzia, material organikoa konpostatzeko erabiltzen dena, erabiltzeagatik. Guztira 13.333 donostiar dira, eta guztizko zenbatekoa 298.647,55 eurokoa izango da.

Hiri Mantenimenduko zinegotzi Miguel Angel Diezek adierazi duenez, «2019an bio-hondakinaren gordailuaren datuak aztertu ondoren, bai maila indibidualean bai komunitarioan, ordenantzan ezarritako hobarien onuradunak 13.333 erabiltzaile direla ezarri da, eta horien itzulketaren zenbatekoa 298.647,55 eurokoa izango da”.