Bilboko komertzioa eta ostalaritza sustatu eta babesteko komunikazio kanpaina

0

Talde politiko guztiek adostu duten #BilbaoAurrera Premiazko Neurrien Planean ezarritako jarraibideak betez, Udalak komunikazio kanpaina bat jarriko du martxan orain. Kanpaina honen xede nagusia da tokiko kontsumoa eta kontsumo arduratsua bultzatzea, geure inguruko komertzio eta ostalaritza-negozioetan, hirian dauden turismo eta aisialdi arloko negozioak babesteaz gain.

“Erosi, kontsumitu eta dibertitu Bilbon” izenburu orokorrarekin, “zeure auzoko komertzioa eta ostalaritza, bertokoak” babestu nahi ditugu. Izan ere, komertzioa eta ostalaritza izan dira COVID-19-ak gehien kolpatu dituen sektoreetako bi. Kanpaina honek zenbait euskarri izango ditu. Herritarren artean sentsibilitatea sortu nahi du, geure auzoetako dendetan eta ostalaritza-negozioetan erosi eta kontsumitu dezaten; izan ere, hurbileko komertzioa eta ostalaritza dira tokiko bizitzaren eta nortasunaren eta aberastasunaren bultzatzaile, eta hirian etorkizunean sor litezkeen balizko negozioen traktore.

Ekimen honen jarraipen gisa, kontsumo-bonuak eskainiko dira. Bonu hauek lau eratakoak izango dira: komertziokoak, milioi bat euroko aurrekontuarekin guztira; ostalaritza eta jatetxeetakoak, milioi bat eurokoak; turismoko bonuak, 500.000 eurokoak; eta kulturakoak, 500.000 eurokoak. Irailetik aurrera aterako ditu Bilboko Udalak hiriarentzako bonuak.