Bilboko Udalak diru-laguntza bat eman dio Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari

0

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko, Bilboko Udalaren Osoko Bilkurak Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari 74.000 euroko diru-laguntza ematea onartu du.

Laguntza hori Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez emango da. Sozietate horren talde teknikoa ere aholkularitza integraleko lana egiten ari da, leihatila bakar gisa, erakunde-esparru desberdinek abian jarritako laguntza mota guztiei dagokienez.

Ostalaritza Elkarteari emandako laguntza horrekin batera, eta aipatutako #BilbaoAurrera planaren barruan, maiatzeko azken osoko bilkuran onartu zen, halaber, Bilboko eskualdeko merkataritza-elkarteentzako diru-laguntza izendunak %100 handitzea, 276.000 €-ra iritsiz.