Ekipo federatu berriak ugaritzea mugatu du Barakaldok, COVID-19ren prebentzioagatik

0

COVID-19ari aurre egiteko prebentzio-neurriak betetzen direla bermatzeko, Udal kirol-zelaietan talde federatu berriak zabaltzea erabaki du Barakaldoko Udalak. Eusteko neurri horrek berekin dakar, halaber, gaur egun dauden futbol talde guztiak iraun dezaten ahalegina, Barakaldok kirol jarduera zabala baitu.Covid-19ren agerpenak eragina izan du azken kirol-denboraldiaren garapen normalean, eta hurrengo denboraldiaren hasiera baldintzatzen ari da; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, entrenamenduen hasierari eta lehiaketen balizko ospakizunei begira, kluben esku uzten du espazioen masifikazioa eta aglomerazioak saihesteko hainbat segurtasun-neurri betetzea… Neurri horien ondorioz, Barakaldo Kirolak-ek hausnarketa egin du Barakaldoko futbol zelaien eta kluben egungo egoerari buruz.

«Barakaldoko 7 udal futbol zelaietan eta Ibarretako futbol zelaian, gaur egun, 13 klub eta kirol erakundek egiten dute lana, guztira 157 talde, gutxi gorabehera 3.140 futbolarik, eta horiei staff tekniko eta laguntzaile ezberdinetako kideak gehitu behar zaizkie», azaldu du Iñigo Asensio Barakaldo Kirola-eko presidenteak. «Zifra horiek oso handiak dira, eta horrek esan nahi du gure zelai eta ekipamenduen aukeren mugak nabarmen baldintzatzen dituela. Osasun-zaintzaren egungo egoerak zorrotz eta zuhur jokatzera eta talde federatuak mugatzea bezalako erabakiak hartzera behartzen gaitu, udal kirol-instalazio horien erabiltzaileen ongizatea lehenetsiz, kirol-klub eta -erakundeei ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuz «, adierazi du Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.Asensiok gogorarazi duenez, klub bakoitzeko arduradunek erantzukizunpeko adierazpen bat -osasun zaintza egokia bermatuko duen Kontingentzia Plan bat jasoko duena- bete eta sinatu beharko dute.