Pertsona bat hil da eta hiru zauritu dira Irungo saihesbidean gertatu den istripuan

0

Gaur goizean kamioi baten gidaria hil da, hamarrak hogei gutxian trailer batekin aurrez aurre talka egin ondoren GI-636 errepidean, Irungo saihesbidean, eta Hendaiarako noranzkoan.

Ondoren, bi autok jo dituzte istripua izan duten kamioia eta trailerra. Istripuaren ondorioz, kamioiaren gidaria harrapatuta geratu da. Errepidea itxita geratu da Hendaiarako noranzkoan, eta auto-ilarak luzeak sortu dira.