Literatura argitalpenak laguntzeko 626.800 euro bideratuko dituzte

0

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, bere gaurko saioan, 626.800 euroko kontu-saila onartu du literatura argitalpenak diruz laguntzeko. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren deialdi honek 511.800 euro bideratuko ditu euskarazko literaturaren edizioa laguntzera; gaztelaniazko lanak laguntzera, aldiz, 115.000 euro bideratuko dira. Iazko diru-laguntza deialdiaren bitartez, 32 literatura argitalpen babestu ziren; 18 euskarazko modalitatean eta 14 gaztelaniazkoan.

Diru-laguntzak ebazteko orduan, Balorazio Batzordeak kontuan izango ditu honako irizpideak: aurkeztutako lanen kultura-arloko interesa, eskaera egin duen argitaletxearen katalogoa eta ibilbidea, eta, azkenik, Edizio-Planaren ezaugarri teknikoak eta aurrekontuaren egokitasuna.