Segurtasun Saila hauteskundeetako emaitzak zabalduko dituen dispositiboa prestatzen ari da

0

Segurtasun Saila egun hauetan ari da azken egokitzapenak egiten Eusko Legebiltzarrerako datorren igandeko hauteskundeetako emaitzak zabalduko dituen dispositibo teknikoan. Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Eugenio Artetxe Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariak Lehendakaritzan larunbatean emango duten prentsaurrekoan azalduko dituzte dispositiboaren xehetasunak.

Uztailaren 12an Gasteizko Lehendakaritzan kokatuko den Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialetik zabalduko dira parte-hartzearen indizeei buruzko datuak eta behin-behineko emaitzak, botoak zenbatu ahala. Horretarako, agertoki nagusi bat prestatuko da, 8×4 metroko pantaila izango duena, eta bertan proiektatuko dira emaitzen datu grafikoak. Informazio hori bera hedatuko da egoitzan zehar banatuko diren beste hiru monitoreetan.

Hauteskunde-eguna Irekia bidez eta Emaitzak Aurkezteko Zentrotik bertatik jarraitzeko baimena eskatu duten hedabideei espazioa gordeko zaie albistegietarako zuzeneko konexioak egiteko. Era berean, erredakzio-postuak eta unitate mugikorretarako zona espezifikoa erraztuko zaie. Baimena eskatzeko epea ostirla 10ean, ostegunean, amaituko da eta edukieragatik posible bada.

Gailu teknikoei dagokienez, hedabideek zuzenean emititzeko bi telebista-seinale instituzional izan ahalko dituzte (irudia eta datuak), eta Interneterako konexioa prentsa-postuetan. Seinale instituzionala hainbat telebista-kamerek ekoitzitako irudietan oinarrituko da, grafikoen irudiak barne. Zentro Ofizialeko agertokian jasoko dira zenbakizko irudikapenak denbora errealean. Seinale guztiak satelite bidez jaso ahal izango dira zuzenean telebistek aurreikusitako dispositiboetan.

Prentsaurreko eta agerraldi guztien seinale instituzionala Zentrotik bertatik hedatuko da, baita Internet bidez ere (www.hauteskundeak.eus).