Udaletxeak Zuhaizti Udal Kiroldegiaren kudeaketa eztabaidatuko du

0

Zuhaizti Udal Kiroldegiaren kudeaketa prozesua atzeratu ondoren, Donostia Kirolaren Artezkaritza Kontseiluak uztailaren 6ean kiroldegiaren kudeaketa emakida berrirako pleguak onarto ditu.

Kontratu berria 15 urterako esleituko da, eta Kirol txartelaren erabiltzaileei zabalduko zaie. Hau da, ez da Zuhaizti txartelaren berariazko abonamendurik izango. Gainera, esleipendunak instalazioa hobetzeko inbersioak egin beharko ditu. Esaterako, lehen hilabetean, gimnasioa eta indoor zikloaren gelak hobetu beharko ditu.