Karmengo egun handirako hainbat jarduera sinboliko antolatu dira

0
Barakaldoko Udal Jai Batzordeak lau kolektibori egingo die omenaldia: Goiztiri elkarteari, Babes Zibilari, Gurutzeta eta San Eloy ospitaleetako langileei eta hiriko garbitako langileei. Goizeko 12:30ean izango da egintza, Udalbatzaren aretoan, eta jende kopuru mugatua sartuko da. Udal Txistu Bandaren kalejirak emango dio hasiera egun handiari, eta Udal Musika Bandaren musika-ekitaldiak, berriz, amaiera, Herriko Plazan. Arratsaldean egingo diete bisita auzoei Jolin eta Deabruk karroza batera igota, eta musikak alaituta.
Datorren ostegunean, hilak 16, ospatzen du Barakaldok Karmengo Amaren egun handia. Programa sinboliko bat antolatu du Udal Jai Batzordeak hiriak patroiari omenaldia egiteko. Osasun krisiak iraun duen bitartean, Barakaldon lan eskerga egin duten bost kolektibo Goiztiri elkartea, Babes Zibila, Gurutzeta eta San Eloy ospitaleetako langileak eta hiriko garbitako langileak aintzatesteko ekitaldia izango da egintza printzipala. Pandemiaren karietara utzi ziren bertan behera Karmenak; erabakia zaila izan bazen ere, osasun publikoa babesteko irizpideak gailenduz hartu zen. Hala ere, Udal Jai Batzordeak ez dio uko egin nahi izan urtero jai barakaldarretan bizi ohi den giro goxoa nabaritzeari jaietako egunik garrantzitsuenean, behintzat. Horrela, bada, goiz-goizean bestelako soinuek agurtuko dute egunsentia Udal Txistu Bandaren musikaz. Erdialdean eta Urban auzoan ibiliko dira kalejiran, goizeko 10:00etatik aurrera.