Retuertoko liburutegia ireki da

0

Barakaldoko Retuertoko liburutegia zabaldu da mailegu eta itzulketetarako, goizeko ordutegi trinkoan, astelehenetik ostiralera 8:30etik 13:45era. Berriro ireki diren Arrontegi, Gurutzeta, Nagusia eta San Bizenteko liburutegien ordutegi berarekin.

Erabiltzaileek aldez aurretik telefonoz edo posta elektronikoz eskatutako maileguak baino ezin izango dituzte itzuli eta jaso. Komunikazio-bide horien bidez eskaerak egin ondoren, aldez aurretik hitzordua emango zaie eskatutako materiala jasotzeko. Itzulketak hitzordurik gabe egin ahal izango dira. Beraz, erabiltzaileek ezin izango dute liburutegian geratu, ikasteko edo ordenagailuak erabiltzeko, ezta bilduma apalategietan, egunkarietan edo aldizkarietan kontsultatu ere.