Lana bilatzeko eta telelana errazteko online ikastaroak

0

Urola Kostako Udal Elkarteak langabe nahiz langileei bideratutako 14 ikastaroko prestakuntza-zikloa eskaini du ekainean zehar. Ekimenak harrera oso ona izan du eta jendearen eskaerari erantzunez, berriz eskainiko dira bi ikastaro.

Hain zuzen ere, lana bilatzen laguntzeko eta etxetik lana egiterako baliagarriak diren gaiei buruzkoak izango dira hurrengo asteko bi ikastaroak. Lehen ikastaroa Linkedin sare sozial profesionalari buruzkoa izango da. Batez ere, norberaren profila optimizatu eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko aholkuak eskainiko dira. Bigarren ikastaroa Kanban sisteman oinarritutako proiektuen kudeaketari buruzkoa da eta denboraren kudeaketa eraginkor bat lortzeko, sareko hainbat tresna praktiko erakutsiko dira.