Gizon bat harrapatu dute Usurbilen etxebizitza batean lapurtzeko ahaleginetan

0

Ertzaintzak 55 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, astelehena, Usurbilen, bertako bizileku bateko egoileek bizilekuaren barruan lapurtzeko ahaleginetan harrapatu ondoren.

Gaur goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Usurbilgo bizileku batean zertxobait lehenago gertatutako lapurreta-ahalegin baten berri jaso du Ertzaintzak. Antza denez, egoileek ezezagun bat aurkitu dute etxe barruan, beren jabetzako gauzez betetako poltsa bat zeramala. Ustekabean harrapatu dutela ikustean, ustezko lapurrak poltsa utzi eta ihes egin du.

Hernaniko ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila berehala joan da lekura, eta inguruko parke batean ezkutatzen saiatzen ari zen gizon bat ikusi dute ertzainek. Hori dela eta, identifikatu egin dute. Adierazitako etxean lapurtzen saiatu den gizona zela egiaztatu ondoren, atxilotu egin dute, eta ondoren polizia-bulegoetara eraman, epailearen esku jarri aurretik bidezkoak ziren izapideak egiteko.