Lehenengo Garbiker bandera Arkote B eta Fortuna taldeek lortu dute

0

Joan den asteburuan beteranoen traineruen Garbiker trofeoaren lehenengo edizioa jokatu zen Santurtziko uretan. Arraunlari Beteranoak Bilbaok antolatu zuen foru-sozietate publikoaren laguntzarekin, eta Arkote B eta Fortuna traineruak izan ziren garaile. Garbikerrek txapelketa hau antolatu nahi izan du hondakinen kopurua murrizteko premia sustatzeko, guztion artean Bizkaia jasangarriago bat lor dezagun.

Arkote B trainerua izan zen garaile arratsaldean. Bestalde, Fortuna taldea izan zen goizeko txapelduna; biek jokatu zituzten ziaboga bakarreko erlojuaren kontrako probak, 2.000 metroko ibilbidearekin. Iñigo Bikandi Garbiker sozietateko zuzendariak banatu zien Garbiker bandera traineru txapeldunei. Trofeo horren bitartez beteranoan kirolaren balioa eta Bizkaia berdeago baten aldarrikapena uztartu nahi dira, hondakin gutxiago sortzea sustatuz.