Barakaldok tokiko turismoa sustatu nahi du

0
Uda hau ezberdina izango delako, Barakaldok Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako `Erreserbatu Bilbao Bizkaia’ plataforma berriak hirian bost plan egiteko aukera eskaintzen du.
Pilotaren munduan murgiltzea, Mercedes Benz Museoa bisitatzea edo Lorategi Botanikoa edo Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa bezalako leku berezietara joatea… hara hor zertan dautzan planak.
`Erreserbatu Bilbao Bizkaia’ plataforma sortzeko, Bizkaiko Foru Diputazioak abian jarritako lanaren fruitua da ekimena. Erreserbak egiteko zentral horretan, bertoko turismoaren alde egin dute, www.visitbiscay.eus estekaren bidez erreserbatu daitezkeen 300 turismo-esperientzia bilduz. «Udalak Bilbao Bizkaia Action Group lantaldean dihardu, beste turismo-eragile eta erakundeekin batera, Bizkaiko turismoa bultzatzen.