EHUren lehen deialdian Fisika + Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzaren 13,199 da gutxieneko notarik altuena

0

Ikasle berrien matrikulazioa astelehenean hasi du Euskal Herriko Unibertsitateak. Hain zuzen ere, izena eman duten 16.430 pertsonen eskaerak ordenatu dira, iaz baino ia mila gehiago. Datorren astelehenetik ostegunera arte, lehen deialdian deitutakoak UPV/EHUra bertaratuko dira beren matrikula gauzatzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko fakultate eta eskoletan guztira 8.448 plaza eskainiko dira datorren ikasturtean. Plaza horiei gehitu behar zaizkie UPV/EHUri atxikitako hiru ikastegietako (Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola; Gasteizko Erizaintza Eskola; IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola), hiru graduenak (guztira, 230 plaza).