Euskadiko museoen onura

0

Euskadiko museoek sortzen duten balio soziala aztertu dute ECRI ikertaldeak, Fundazioen Euskal Konfederazioak eta 8 Euskadiko museoek, ARTE izeneko berezko tituluan.

Jarduera sozialen kontabilitate hori gauzatzeko ezagutza transferitzea da xedea. «Proiektuaren helburu orokorra da museo parte-hartzaileetan kontabilitate sozialeko prozesuak modu koordinatuan ezartzea. Horrela, topaguneak sortuko dira, ikasitakoa partekatzeko, proiektuak aberasteko eta, azken batean, erakunde horien garapena sustatzeko, elkarlanaren bidez», azaldu du Leire San Josék, ECRI ikertaldeko ikertzaile nagusi eta UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasleak.