Osasun Sailak uztailaren 18an Bilboko Back Stage diskotekan egon ziren pertsonak deitu ditu PCR froga egiteko

0

Zaintza Plana aplikatzeko, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren parte-hartzea eskatzen dute uztailaren 18an Bilboko Back Stage diskotekan (Uribitarte Pasealekua 8) egon ziren pertsonei PCR froga egin behar dutela jakinarazteko.

Bihar bertan, goizeko 8:00etatik aurrera, 946-006666 telefonora zenbakira deitu behar dute, PCR bat egiteko hitzordua eskatzeko. Probak Basurtuko Ospitaleko karpan egingo dira, taxi geltokiaren ondoan, 10:00etatik aurrera.

Era berean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazten dizkiete, eta, COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko eskatu diete.