Tranpolin berria ezarri dute Zarauzko Moilan

0

Zarauzko Udalak moilako kalteak konpontzeko lanak amaituta, bertako beste gune batzuk birgaitzeko aprobetxatu du, besteak beste, tranpolina.

Aurrefabrikatutako tranpolin berri hau jartzeko garabi indartsu bat erabili zen, errepideko bi erreiak hartu zituena. Ondorioz, N-634 errepidea itxi behar izan zen zenbait orduz.