“Escape Room” eta “El Método Grönholm” antzezlanak 2021. urtera atzeratuko dira

0

Euskalduna Jauregiaren Aste Nagusiko programazioaren barruan aurreikusita zeuden “Escape room” eta “El método Grönholm” antzezlanek 2021erako atzeratu dituzte euren emanaldiak. Abuztuaren 21etik 26ra eta abuztuaren 27tik irailaren 6ra eman behar ziren, hurrenez hurren. Dena den, Euskalduna Jauregia egun horietarako bere ikus-entzuleei beste alternatiba batzuk eskaintzeko ari da lanean.

Eskuratutako sarreren itzulketa, erosteko erabili zen salmenta kanal beraren bitartez egingo da gaurtik aurrera (online erosketaren kasuan, itzulketak modu automatikoan egingo dira).

“Escape room” eta “El método Grönholm” antzezlanen enpresa sustatzaileak eta Euskalduna Jauregiak barkamena eskatzen dute sortutako eragozpenengatik, eta bi antzezlanak Bilboko aretoetan ahalik eta arinen ikusi ahal izatea espero dute.