Film japoniarra gaur gauean Hernanin

0

Udako zinemaldia atzo hasi zen Atsegindegin. Guztira hiru pelikula proiektatuko dira, munduko hiru herrialde ezberdinetan egin direnak. Atzo Islandia izan zen protagonista, Hrútar filmarekin, eta gaur Japonen txanda da. Gaueko 22:00etan hasiko da proiekzioa, Atsegindegin. Naomi Kawasek zuzendutako Mogari no mori filma izango da pantailan; euskerara itzulita, «basoaren do­lua» esan nahi du.

Atzokoaren antzera, ekoizpen honek ere arrakasta izan du. Izan ere, 2007an Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen, Cannesen.