Oreka Tx taldeak ‘Koklea’ lana aurkeztu du

0

Koklea lana aurkeztu zuen zuzenean Oreka TX taldeak, Orion. Iaz kaleratu zuten, baina pandemiaren eraginez, aurten aukera gutxi izan dute han edo hemen jotzeko. Aukera paregabea izango zen haien musikarekin gozatzeko. Herriko plazan izango zen emanaldia, 20:00etan hasita.

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariekin batera, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena musikariek osatzen dute egun Oreka Tx taldea.