Azkuna Zentroko jarduera fisikoko zentroak udazken-neguko ikastaroetarako izen-ematea ireki du

0

Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao, Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak abuztuaren 12tik irailaren 16ra (biak barne) irekiko du Jarduera Fisikoko Zentroan udazken-neguko ikastaroetarako aurrez izena emateko epea. Jarduera Fisikoko Zentroan bertan eman daiteke izena, baina Azkuna Zentroak webgunearen bidez egitea gomendatzen du.

Ikastaro horietan interesa duten pertsonek 1 eta 5 aukera artean marka ditzakete gehienez Lurra eta Ura ikastaroetarako. Bost jarduera desberdin izan daitezke, ikaskuntza-ikastaroak edo jarduera bera ordutegi desberdinetan, betiere lehentasun-ordena adierazita.

2020-2021 udazken-negu denboraldirako ikastaroen eskaintzak (webgunean kontsulta daitekeena), edukiera, espazio, talde eta abarrei dagokienez, segurtasun-neurri guztiekin programatutako jarduera mota guztiak hartzen ditu barne, eta ahalik eta adin eta ordutegi gehien betetzeko pentsatuta dago.

Irailaren 17an egingo dira bi zozketak – bat abonatuentzat eta bestea abonatu ez direnentzat – plazak esleitzeko, uretako ikastaroak barne, aurten ez baitute maila-probarik izango. Prozesu horrek eskabideen lehentasun-ordena errespetatzen du eta plazak segidako txanden bidez esleitzen ditu. Egun horretan bertan argitaratuko dira zerrendak webgunean.

Irailaren 18an irekiko da berriz ere libre geratzen diren plazetarako izen-ematea. 00:00etatik aurrera azkunazentroa.eus-en eta 8:00etatik aurrera Jarduera Fisikoko Zentroko mostradorean.