Irailetik aurrera ezingo dira ISIC, ITYC eta IYTC txartelak Donostia Gazteriako bulegoetan eskuratu

0

Estatu espainiarrean Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC), Nazioarteko Irakasle Txartela (ITIC) eta Nazioarteko Gazte Txartela (IYTC) banatzen dituen enpresak, aldaketa handiak jakinarazi dizkigu autonomia-erkidego desberdinetako saltokietan txartelak kudeatzeari eta bidaltzeari dagokionez. Honen ondorioz, txartelen kudeaketa irailetik aurrera beraien esku geratuko da, hau da, Donostia Gazteriako bulegoetan ezin izango dira igorri.
ISIC, ITIC eta IYTC txartelak eskuratu nahi dituzten pertsonek www.isic.es webgunearen bidez zuzenean eskatzeko eta euskarri fisikoan (plastikoan) zein digitalean eskuratzeko aukera izango dute.

Amaitzeko, gogorarazi aterpekide-txartela, orain arte bezala, gure bulego eta gazte aterpetxeetan izapidetzen jarraituko dugula.