Euskal Herriko sormen eta kulturarekiko lehioa

0

Webguneak Basqueculture.eus du izena eta «Sormenaren Lurraldea, ezagutu euskararen lurraldea» lelopean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez ere, baina une honetan eguneratzen ari dira) irakur daiteke sarean. «Euskal sormenaren eta kulturaren ataria»k bistadizo orokorra ematen dio Euskal Herriko errealitate eta ekarpen kulturalari, tradizioa zein abangoardia bilduz. Bertakoentzat zein kanpokoentzat gerta daiteke baliagarria eta, zergatik ez, uda honetan irakurgai. Norberarentzat edo gure errealitatera hurbildu nahi duten lagun edo bisitarientzat.

Webguneak, euskal kulturan bereziki daitezkeen alor esanguratsuak azaleratzen ditu, sarbide ederra eskainiz, esaterako hauek bezalako ataletan: lurra; hizkuntza; tradizioak eta gizartea; zinema; musika; artea; literatura; arte eszenikoak; gastronomia; edota jendea.

Kasu horietan, internetik jaitsi daitezkeen liburuki interesgarri bilduma bat ere eskaintzen ditu, gai horietarako lehenengo hurbilketa egokia egiteko. Baina informazio funtzionala eta direktorio moduko eskaintza ere egiten du gai hauetako batzuetan areago jo eta zuzenean eragileekin harremandu edo informazioa bertatik jaso nahi dutenek erabil dezaten.