Hernanin ‘Ehiztari ehizatua’-z gozatu zuten familiek

0

Hernaniko Portu auzoko bizilagunek, udalaren laguntzarekin, Ehiztari ehizatua antzerki familiarraz gozatu zuten uztailaren amaieran, Ibarrolaburu plazan. Patata Tropikala antzerki taldearen antzezlanak lan gustagarria egin zuen eta Udan Kulturaz Blai egitasmoaren barruan kokatzen zen emankizunak arrakasta haundia izan zuen hurbildu zirenen artean. Guraso eta umeek algara ederrak egin zituzten.