Hiru film eskainiko dituzte abuztuko astearteetan Azpeitian

0

Abuztuko astearteetarako film emanaldiak antolatu ditu Matadeixek. Bigarren emanaldia hilaren 18an izango da, Waad Al-Kateab zinegilearen For Sama; eta hirugarrena, hilaren 25ean, Paolo Sorrentinoren Loro.

Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira, eta derrigorrezkoa izango da emanaldietara maskara eramatea.