Larunbek Mariezkurrena II.a ordezkatuko du zapatuko pilota partidan

0

Larunbek Victor izango du bikote, eta horiek P. Etxeberriaren eta Bikuñaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarren neurketa Olaizola II.ak eta Zabaletak Artolaren eta Rezustaren kontra jokatuko dute. Partidak 17:00etan hasiko dira Gurea pilotalekuan.

Andramari jairik ez, baina larunbatean, Andramari egunez, pilota partidak izango dira Gurea pilotalekuan. Bi pilota partida izango dira, eta iragarri zituzten pilotarien artean aldaketa bat egin dute enpresek dagoeneko. Hain zuzen ere, Mariezkurrena II.aren partez, Larunbek jokatuko du, eta Victor izango du bikote. Horiek P. Etxeberriaren eta Bikuñaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Bigarren norgehiagoka, Master Caixabank Txapelketakoa izango da, eta Olaizola II.ak eta Zabaletak Artolaren eta Rezustaren kontra jokatuko dute. Partidak 17:00etan hasiko dira Gurea pilotalekuan, eta sarrerak salgai daude honako lotura honetan.