Josu Erkoreka Andra Mari Eguna dela eta, Begoñan izan zen

0

Eusko Jaurlaritzaren Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka, Andra Mari Eguna dela eta, antolatutako ekitaldietan izan zen larunbat goizean, Bilboko Begoñako Basilikan.

Ekitaldian izan ziren Juan María Aburto Bilboko alkatea eta Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria ere, beste agintari eta ordezkari politikorekin batera.