Donostiako Udaletxeko bisita gidatu birtuala aurkeztu da

0

Donostiako Udala modu birtualean bisitatu ahal izango da Hiruditek enpresa donostiarrak garatutako 3D teknologiari esker. Udalaren web orriaren bidez (www.donostia.eus),erabiltzaileek eraikinera sartu eta interaktiboki eta intuizioz bisitatu ahal izango dute, edozein unetan eta edozein gailutatik, gaur goizean aurkeztu duten tresna berriarekin.

Jon Insausti Kultura zinegotziak adierazi duenez, aplikazio honek aukera ematen die “bai donostiarrei bai munduko edozein tokitako beste edonori, ahalik eta erosoen ezagutzeko gure hiriko eraikin enblematiko eta historiaz beteriko bat”.