Aurten ez da Aste Nagusirik egon Zarautzen

0

COVID-19ren pandemia dela eta, azken hilabeteetan hartutako neurrien artean, Zarauzko Udaleko Udal Gobernuak abuztuaren erdialdean ospatzen den «Aste Nagusiko» ekitaldi gehienak bertan behera uztea erabaki zuen.

Bizi dugun egoera delikatuaren aurrean eta Osasun Publikoaren jarraibideak kontuan hartuta, pilaketak eta arrisku-egoerak saihesteko, aurten ez da kontzerturik, berbenarik, su artifizialik, erraldoirik ezta buruhandirik izan Zarauzko kaleetan.