Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere aurrekontua osatu du

0

Energiaren Euskal Erakundearen Etxetresna Elektrikoen Renove Planak bere helburua bete du, etxetresna elektriko zaharrak energia-eraginkortasun handiko beste batzuekin berritzea, alegia. Dagoeneko jasotako eskabideak behin kudeatuta, esleitutako 2,5 milioi euroko aurrekontua osatuko dela uste da.

Orain arte jasotako espedienteen arabera, 25.000 etxetresna elektriko ordeztu direla kalkulatzen da. Hala ere, laguntzak ezin direnez ofizialki itxi aurrekontuaren guztizkoa onuradunei irmoki esleitu arte, eskabideak onartzen jarraituko da baina laguntzak emateko bermerik gabe.

Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak honako hauen ordezkapena lagundu du diruz: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta labeak. Tresna bakoitzaren kostu hautagarriaren %25eraino iristen da laguntza, 100€ eta 130€ko mugarekin A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren; labeak, ordea, A+ klasekoak dira eta 100€ko gehieneko dirulaguntza dute. Tresna zahar guztiak era egokian bideratzen direla egiaztatu beharko da, behar bezala birziklatzeko, bai atxikitako saltokien ardurapean, baimendutako zentroetan tratatzeko utziko dituztenak, bai tresna erosten duen pertsonaren bidez, bideraketa haren kontura joango dena.