Hondarribiko osteguneko kontzertua Kasino Zaharreko lorategietan izango da

0

Ostegun honetan Erreginaren Baluartean ‘Marmoka’ eta ‘Skooby Band’ taldeek eskaini behar zuten kontzertua (20:00etan), Kasino Zaharreko lorategietan burutuko da, segurtasun neurriak bermatzeko aforoa gune honetan egokiago baita.

Bertara joateko ezinbestekoa izango da gonbidapena ARMA PLAZAn edo Kutxabank.es webgunean lortzea. Maskara nahitaezkoa izango da.