Arantxa Tapia: “Euste-neurriak luzez mantenduko dira, eta gobernu berriak egoera aztertuko du ostalaritza sektorearekin batera”

0

Gaur goizean Euskadi Irratian, Arantxa Tapia sailburuak aztertu ditu atzo LABIk iragarritako covid -19aren ondorioak arintzeko neurriak. Besteak beste, gai hauek nabarmendu ditu:

-“Euste-neurriak denbora luzez mantenduko dira, eta gobernu berriak egoera aztertuko du ostalaritza sektorearekin batera”.

– “Mikrokonfinamenduak egoera oso berezietan ezartzen ari gara; une zehatzetarako balio dute».