Dbus-eko Gautxori zerbitzuen ordutegien aldaketa

0

Abuztuaren 21etik aurrera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira. Aldaketa hauek, hurrengo abisura arte mantenduko dira. Zerbitzu hauetan agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda, eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta hartu dira. Honela, azken irteerak beranduenez goizaldeko 01:30etan izango dira,.

Zerbitzu hauetan emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistemak martxan jarraituko du, ibilbideko zenbait tokitan.

Aste honetatik aurrera, beraz, ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan hauek izango dira ordutegiak.