Donostian turismoak eutsi egin dio, COVID-aren krisia izan arren

0

Donostia ere Turismoak jasaten dituen ondorioen menpe dago. Hala, gure hiriak Covidek eragindako osasun-krisiaren ondorioak nabaritzen jarraitzen du, nahiz eta uztailean datuak ekainean baino hobeak izan diren. Hala ere, datu horiek oso urrun daude duela urtebeteko kopuruetatik.

Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, «Iaz erregistratutako datuetatik urruti ego narren, Donostian bisitarien kopurua gora doa pixkanaka, eta abuztuan bilakaera hori tinkotzea espero da. Zentzu horretan, bizi ditugun baldintzak kontuan izanda, albiste itxaropentsua da, pandemiak sektorean sortzen ari dituen ondorioak arintzen dituelako. Argi geratu da, beste behin ere, Donostia Euskadi mailan, turismoaren hiriburua eta motorra dela”.

«Estatuko turismoa da erantzuten ari dena, eta logikoa da hori, hainbat herrialdek beraien biztanleei bidaiatzeko gomendatzen dizkieten mugak kontuan hartuta«, adierazi du Lagek, «Bisitari frantsesak Donostiari leial izaten jarraitzen dute”.

Turismo zinegotziak adierazi duenez, bisitariak erakartzeko lanean jarraitzen dute, batez ere, hurbileko bisitariak eta Estatukoak.»Donostiak, zentzu horretan, erakargarri turistiko, gastronomiko eta kultural ugari eskaintzen ditu, askok oporrak igarotzeko aukeratzen dituztenak”. Hala, abuztuak datu onak ematea espero du, nahiz eta aurreko urteetako erreferentzietatik urrun jarraitu.