Athletic Clubeko lehen taldeak eta filialak partidatxoa jokatu dute

0

Emakumezkoen lehen eta bigarren taldeek elkarren aurka jokatu zuten lehengo astean Lezamako 4. zelaian, ateak itxita. Denboraldi-aurrean bi taldeek egiten duten lana praktikan jartzeko balio izan du norgehiagokak, hilabete bete du Angel Villacampak zuzentzen duen taldearen kasuan. Lehoiek lan orduak batzen jarraitzen dute, Primera Iberdrolaren hasierara modurik onenean iristeko.

Lehen taldearen aldeko 5-0eko emaitzarekin amaitu da partida. Villacampak bi hamaikako aurkeztu ditu partidaren erdi bakoitzerako, Andrea Sierrak 90 minutuak jokatu zituen. Jone Ibañezek eta Marta Pereak jokatu dute lehen zatia eta Jone izan da, hain zuzen ere, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin markagailua ireki duena. Estefa, Bibiane eta Paula Arana hasieratik atera dira Villacamparen aginduetara, eta Naroa Uriarte eta Mariana Cerro bigarren zatian. Elexpuru, Clara, Monente eta Nevado Iraia Iturregiren taldearekin aritu dira. Lucia Garcia, Naroa Uriarte, Mariana Cerro eta Marta Unzue izan dira golegileak.

Villacampa eta Iturregi bat etorri dira partidatxoa “ohiko dinamikatik atera eta txapelketara ahalik eta gehien hurbiltzeko” balio izan duela esatean. Lehen taldeko entrenatzaileak denbora luzez lesionatuta egon diren jokalariak (Marta eta Jone) zelaira itzuli izana azpimarratu du, baita denboraldi-aurre honetan B taldeko jokalariak lanean ikusi ahal izatea ere. Iraiaren hitzetan, “luxua da denboraldi-aurrean a bezalako aurkari bat izatea, eta taldea eta aurpegi berriak egokitzen joateko balio digu”.