Hiru atxilotu eta bost inputatu Ermuko institutu batean lapurreta egiteagatik

0

Atzo, igandean, goizeko bederatziak hogei gutxi aldera, Ermuko Udaltzaingoak jakinarazi egin zion Ertzaintzari abisu bat jaso zutela ohartaraziz pertsona batzuk herriko institutu baten barrualdean sartu zirela. Lekura bertaratutako poliziek institutuko instalazioak miatu zituzten eta gela batean zortzi gazte aurkitu zituzten, haietatik bost adingabeak, eta gela horretako bazter batean material informatikoa eta elektronikoa aurkitu zuten pilatuta. Egoera horren aurrean susmagarriak identifikatzeari ekin zioten eta adinez nagusi ziren hiruak atxilotu eta adingabeak inputatu zituzten.

Hiru atxilotuek 18 urte dituzte eta aurrekari polizialak dituzte, eta gaur goizean utzi dituzte epailearen esku.