Kirmen Uribek Bdebarrieta Kulturgunean eskaini behar zuen emanaldia bertan behera geratu da

0

Udalak, abuztuaren 27an, eguena, Bidebarrieta Kulturgunean egiteko zen ekitaldia bertan behera utzi behar izan du. Kirmen Uriberen azken liburutik hautatutako lanen errezitaldi bat da ’17 segundo “. Bertan behera uzteko arrazoia Ameriketako Estatu Batuetatik bidaiatzeko murrizketak dira, osasun-egoerak eragindakoak; horien ondorioz idazleak ezin baitu Bilbon egon datorren eguenean.

#BilbaoUda2020k ekitaldi berriekin jarraituko du datozen egunetan, bertaratutako publikoaren osasun-segurtasuna bermatzeko neurri zorrotzekin. Programa hori #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan dago, eta helburu nagusia da COVID-19k egungo egoeran gehien erasan dituen lanbide-sektoreei laguntzea.

#BilbaoUda2020 programazioaren gaineko informazio guztia esteka honetan dago.