435.890 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako

0

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran agindu bat onartu du eta agindu horren bidez irabazi asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten zaie, hain zuzen ere, eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritu nahi dutenei 2020-2021 ikasturtean.

Agindu honek 435.890 euroko aurrekontua du, eta 2020-2021 ikasturtean ondorengo helburuak lortzeko egingo diren jarduerak diruz laguntzea du helburu: ikasle ijitoen errendimendu akademikoa hobetzea, gero eta ikasle ijito gehiagok lortzea eskola-arrakasta, eta hauen familiek gehiago parte hartzea eskolan antolaturiko bileretan nahiz bestelako jardueretan.