Bizkaiko Foru Aldundiak EHUren Udako Ikastaroetan parte hartuko du “Etika eta aniztasuna gizarte-ekintzan” ikastaroarekin

0

Bizkaiko Foru Aldundiak EHUren Udako Ikastaroen XXXIX. edizioan parte hartuko du aurten, “Etika eta aniztasuna gizarte-ekintzan” ikastaroa egiten lagunduz. Ikastaroa unibertsitateko ikasleentzat, irakasleentzat, profesionalentzat eta, oro har, publikoarentzat izango da, eta urriaren 6an eta 7an egingo da, Bilbon, EHU/UPVren Bizkaia Aretoan. Lourdes Zurbanobeaskoetxea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko (Mendekotasuna eta Desgaitasuna) buruaren eta koordinatzaile soziosanitarioaren zuzendaritzapean egingo da. Era berean, Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeko burua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etika Batzordeak Koordinatzeko Batzordeko kidea da.

Ikastaro honen helburua profesionalen artean eta herritarrengan, pluralismoari eta aniztasunari buruzko hausnarketa sustatzea da, bai eta pertsona guztien duintasuna aitortzean, berezko balioan eta eskubide guztien errespetuan oinarrituta sor daitezkeen gatazka etikoei buruzkoa ere. Horretarako, honako helburu hauek ezarri dira:

  •  Aniztasuna aintzatesteko esparru etikoa aurkeztea:
  •  Aniztasuna erabat onartzen ez denean sortzen diren desberdintasun-egoerei lotutako gatazka etikoak aztertzea.
  •  Balio-aniztasuneko eta -askotarikotasuneko egoeren aurrean jardunbide profesional egokiak ezagutzea.
  •  Hausnarketarako eta elkartruke profesionalerako eta sektore arteko elkartrukerako esparru bat sustatzea, non sentsibilizazio, konpromiso eta interes komunak ezagutza eta esperientzia partekatzea ahalbidetuko duten, gizarte-antolaketa proiektatu litekeen askotariko errealitateak aintzat hartuko dituen jarrera eraikitzaile baterantz aurrera egiteko.

Azken batean, gogoeta eraiki nahi da, bizikidetza sozialaren terminoak birdefinitzen hasteko, pertsona guztien berdintasuna bermatuko duen ikuspegi konstruktibo batetik.